BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Baiguraren hegitik

/ maite fernandez

2020-01-12 / Mikel Arrizabalaga

Baigura, Nafarroa Beherea eta Lapurdiren arteko muga egiten duen mendilerro baten gailurrik nagusiena da. Mendilerroa beste hiru mendik osatzen dute: Erregelu, Laina eta Haltzamendi. Oso erraza da lau tontorrak lotzea, eta, bertara igotzeko, abiapuntu desberdinak ditugu: Heletako Bixintxoko kapera, Luhuso, Bidarraiko Latxaia auzoa, Ortzaizeko Ugartzan auzoa eta Irisarriko Lukaindegia auzoa. Guk, Heleta eta Luhuso herriak lotzen dituen errepidean dagoen Blantxarte lepoa aukeratu dugu, toki oso ezaguna parapentea egiten dutenentzat zein aipatutako tontorretara igo nahi dutenentzat.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather