BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Andutz

/ mikel arrizabalaga

2020-01-18 / Mikel Arrizabalaga

Itziarreko industria gunetik abiatu gara ohiko bidetik. Praren markak utzi eta porlanezko pista gogorrari aurre egin diogu lurrezko pistara heldu baino lehen. Errebuelta pare bat eta bide zuzena hartu dugu Txorobillar eta Andutz mendiak lotzen dituen mendiaren leporaino igoz. Azken malda gogorrei aurre egin baino lehen, pago batzuen itzalean dagoen Elutzetako elur-zuloa bisitatu dugu. Auzolanean altxatutako eraikin ederra. Elur eta izotzaren erabilera aintzinetik izan da ezaguna, batez ere janariak eta edariak freskatzeko edota gaixotasun eta epidemiei aurre egiteko. Izotza garaiz kanpo hornitu ahal izateko elur-zuloak erabili ohi ziren.
Bidera itzuli, gorako xenda hartu eta berehala heldu gara gurutzearen azpira. Azken malda pikoari aurre egin eta gurutzearen ondora iritsi gara. Postontzi zaharra ere bertan ikusi dugu. Ikuspegi zoragarriak izan ditugu euskal kostalde aldera. Tontorra ehunen bat metro aurrerago dago eta harantz jo dugu mendiaren gandorrean zehar. Erpin geodesikoa eta beste postontzi bat bertan. Hamaiketakoa egin eta beherako bidea hartu dugu abiapunturaino.

Luzera: 4,2 km
Desnibela: 339 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather