BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Bianditz

/ mikel arrizabalaga

2020-02-02 / Mikel Arrizabalaga

Bianditzeko lepoan kotxea utzi eta lehen malda pikoari ekin diogu. Bide erosoak Arritxulangañako multzo megalitikoa aurkitu dugu, hamar mairubaratzez eta bi tumuluz osatuta. Hauen ondoan, lur hauek garai batean Orreagako Kolejiataren jabegoa zirela adierazten duen mugarri eder bat. Lesaka, Oiartzun eta Goizuetako udal barrutiek bat egiten duten lekuan langa pasa eta erraz iritsi gara Bianditzeko tontorrera. Bertan gure mendietan ohikoak diren elementu batzuk: erpin geodesikoa, gutunontzia, gurutzea eta oroitarri bat. Itzulera igotako bide beretik burutu dugu

Luzera: 4 km (Joan-etorri)
Desnibela: 152 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather