BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bizkartzun, Zuhalmendi eta Esnaur

/ mikel arrizabalaga

2020-02-09 / Mikel Arrizabalaga

Azkain herritik gertu dauden hiru tontor ttipi lotu ditugu ibilaldi honekin. Ibilbide balizatu honek horietako bi lotzen baditu ere, Sarako lurrekin muga egiten duen Zuhalmendira igo gara. Arraioko ibarretik erreka igaro eta pista zabaletik igotzen hasi gara. Laster, bide balizatuak ezker aldera jotzen du eta bertatik lehen tontorrera igo gara, Bizkartzunera hain zuzen ere. Etorritako bidetik, pistara itzuli eta igotzen jarraitu dugu. Azkaine herria gure mende eta gu, berriz, Larhun mendiaren mendean. Jubilaua gurutzera heltzean, gertu Kintoa euskal txerriak ikusi ditugu ukuilu desberdinetan banaturik. Hauek atzean utzi eta berehala iritsi gara Zuhalmendiren magalera. Aldapa erosoak tontorrera eraman gaitu. Bigarren mendi honetatik, Xaretako ikuspegi ederraz gozatu dugu. Xenda segituz lepora jaitsi gare eta berriro bide balizatuarekin bat egin dugu. Bide honek, Esnaur mendiaren magalean dagoen Nagusienborda baserrira eraman gaitu. Azken maldari ekin eta tontorrera iritsi gara. Abiapuntura itzultzeko bide balizatuak Arraioko ibarrera eraman gaitu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather