BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Santa Katalinatik Arbilera

/ mikel arrizabalaga

2020-03-08 / Mikel Arrizabalaga

Debako hondartzatik abiatu eta Santa Katalina ermitara igo gara aldapa bizian. Euskal kostaren eta inguruko mendien ikuspegi paregabea bertatik. Baserri eta soro artean marrazten den porlanazko bidean barna, Itziarreko lurretan murgildu gara. Antsorregira iristean, Itziarrera doan pista utzi eta, Pagatza baserriraino igo gara. Lurrezko pista hasieran, belarrezkoa gero. Borda baten ondotik pasa eta Arbileko tontorrera iritsi gara. Hegazkin batek buzoiaren funtzioa betetzen du. Mendi borobil eta garbi honek, ikuspegi ederra da bai kostaldea ikusteko, bai inguruko eta urrutiko mendiak identifikatzeko. Etorritako bidetik atzera egin dugu eta, Olloki baserrira heldu aurretik, ezkerretik jaisten den pista hartuko dugu. Malda bizian erraz galdu dugu altuera eta, San Roke ermitaren ondora iristean atseden txiki bat hartu dugu eraikin erlijioso honen egituraz erreparatzeko. Azken malda biziari ekin diogu eta, berehala, ermitara igotzeko erabili ohi den galtzada zaharra hartu dugu. Herria zeharkatu eta hondartzara itzuli gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather