BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ahüzkiko üthürria

/ mikel arrizabalaga

2020-03-26 / Mikel Arrizabalaga

Mauleren mendebaldean hasi eta Nafarroa Behereraino iristen den Arbailako mendikateak, ekialdetik Aphurako ibarreraino iristen da eta mendebaldetik, berriz, Oskitxeko mendateko errepidera. Oihanak estaltzen ditu Arbailako mendigunearen bi herenak. Bertan dago Europako pagadirik ederrenetarikoa, baita aberastasun geologiko eta arkeologiko ugari ere. Altuera ertaineko mendigunea basoak estaltzen du eta tontor nagusienak nekez jalgitzen dira zoru harritsu eta arrailduak (lapiaz) babesten duen pagadi iragangaitz baten erdian. Erliebea nahikoa astuna da hemen, baina kare-haitzezko eremuetako higadurak (karstikoa) modu guztiz bitxian landu du eta lekurik garrantzitsuenak ezagutzeagatik merezi du bertara igotzeak.

Paraje eder hauek gertutik ezagutzeko dugun abiapunturik egoki eta ederrena, Ahüzkiko ostatu-jatetxea eta jatetxea da. Bertan ikusiko dugun aparkalekutik abiatu eta, mendi aldera zuzentzen den pistan barrena, lehen kilometroa bete eta gertu ikusiko dugu Ahüzkiko üthürria ezaguna. Nahiz eta azterketa zientifikoek ezetz dioten, isurtzen duen urak ahalmen diuretikoak omen ditu bertakoentzat. Txorrotxaren azpian, Pierre Topet Etchaunena izan daitekeen kantu herrikoi ezagun baten lehen estrofa irakur dezakegu: "Bortian Ahüzki hur hunak osoki". XIX. mendean ur hauek oso estimu handia izan zuten eta bertan, bainuetxe bat sortu zuten.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather