BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Zeharkaldia

England & Scotland arteko zeharkaldia

Pennine Way bidean zehar waterfall, mendilerro, erromatar aztarnak eta bailara ederretaz disfrutattzeko aukera dugu.
High Cup Nick
High Cup Nick / Edu Uribe

2020-04-13 / Edu Uribe

Garai honetan, etxealdian gaudela, kanpora irten ezinik, mendiaz disfrutazeko aukerarik ez dugunean, garai bateko zeharkaldiak etortzen zaizkigu burura. Oraingo honetan, familiarekin 2018ko udan burututako ibilaldi baten berri ematera natorkizue: Pennine Way.

PENNINE WAY: Edale herrixkatik , Manchester hiritik gertu dagoena, Scotland aldera dihoa, KIrk Yetholm herrixkara hain zuzen ere. Horrela 431 km-ko zeharkaldi eramangarria da; bertako mendiak ez bait dira oso garaiak; Cross Fell (893m) punturik gorena delarik.

Kontutan izanik familian gindoazela, guztion erritmorako etapak antolatu genituen, eta guztira 16 burutu genituen, egunean 27 km egiten genituelarik; goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00etara zehazki.

Ibilbidean ingurune ederrekin bat egin ditzazkegu, horien artean hurrengo hauek aipatuko genituen:

-Tan Hill (528 m); England-eko pub-ik garaiena.

-High Force waterfall; England-eko ur-jauzirik handiena.

-High Cup Nick; baira zabal bezain ikusgarria.

-Cross Fell; Peak distrit-eko gailurrik garaiena.

-Epiacum: erromatar gotorleku zaharra.

-Hadrian´s wall: erromar harresi ospetsua.

-Northunberland National Park; baso amaigabeak

-The Cheviot Hills; mendilerro haizetsua.

-The Old Border; England-eko pub-ik zaharrenetarikoa.

Info + bideoak ikusgai: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather