BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Exkaxpeko erreka

/ mikel arrizabalaga

2020-06-14 / Mikel Arrizabalaga

Gaur Artikutzara joan gara. Guardetxetik Artikutza auzorantz jaisten den errepidetik 400 bat metro bete eta ezkerretik ateratzen den PR-Na 124 bide balizatuaren (marka zuri eta horiak) norabidea hartu dugu. Pagadian marrazten den lurrezko pista zabaletik aurrera egin dugu eta, hasierako bide leuna maldan behera jarri gaitu laster. Bigarren aldapa pikoaren beheko aldean, Exkaxpeko errekaren ondora heldu gara. Egurrezko zubitxo bat igaro eta beste aldetik ibili gara Erreka Mari Lamiaren bila. Itzulera bide berdinetik egin dugu errepideraino, eta hemen trenbide zaharraren xenda hartu dugu Exkaxeko guardetxera berehala heltzeko.

Luzera: 4,2 km
Desnibela: 178 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather