BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Emakumeen alhalduntzea kirolean

Emakumearen alhalduntzea kirolean

Sabrina Verjee ultra runner ingelesak 525 km-ko Wainwrights zeharkaldia burutu du
Sabrina Verjee
Sabrina Verjee / Fionaoutdoors

Sabrina Verjee (39) ultra runner ingelesak "Wainwrights" bukatu berri du. Lake District (Keswick, England) inguruko 214 mendiak igo ditu, guztira 525 km, 36.000 mD+, non-stop moduan eta 7 egunetan zehar.

Gogoratu Sabrinak iaz (2019) Spine Fusion (430km) irabazi zuela overall (sailkapen orokorrean), eta aurten neguko bertsioa irabazi berri du.

EMAKUMEAK KIROLEAN ERE LANGAK GAINDITZEN

Emakumearen ahalduntzea kirolean ere ematen ari da, baina horretarako langa ugari eta matxismoari aurre egin behar izan zaio.

Olimpiar jokoetan adibidez emakumeek debekatuta izan zuten bertan parte hartzea. Aintzinako Grezian sorturiko Olimpidetan, K.a. 776 eta 393 urteen bitartean, gizonezkoek soilik partu hartu zezaketen, emakumeak oroigarriak banatzeari mugatuz.

1896an, Olimpiar Jokoen aro garaikidean, Atenas-en (Grezia), emakumeen parte hartzea debekatua izan zen, Pierre De Coubertin antolatzaileak, emakumeek kirola egitea desegokia zela argudiatuz:

"Emakumearen fisiologiak gizonezkoekiko eta gizartean duten eginkizuna kontutan izanik, kirol jarduerak egitea desegokiak dira" (Coubertein).

1900an, Paris-en (Frantzia), II. olimpiadetan, emakumeek ez ofizialki parte hartu zuten: tenisa, kroketa, bela eta golf lehiaketetan.

1908an, London-en (Erresuma Batua), 2008 kirolarietatik 36 emakumek parte hartu zuten, beste behin ere ez ofizialki, arku tiroketa, patinaje, bela, tenisa eta motor itsasontzien lehiaketetan.

1912an, Stockholmo-n (Suedia), emakumeak igeriketa lehiaketetan ere onartuak izan ziren eta Fanni Durack igerilari australiarrak 100 metroko proba librea irabazi zuen, igerilari honek Atenasko edizioan (1896) urrezko domina irabazi zuen gizonaren denbora berdina eginez.

1920an, Anberes-en (Belgica), Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) ostean, aitorpen ofiziala zuten emakumeek parte hartu zuten lehenengo aldiz.

1921ean, Monte Carlo-n (Monaco), Alice Milliat arraunlari frantsesak emakumeen kirolak etengabe baztertzen zela ikusirik, eta bereziki atletismoa, "Emakumeen Olinpiada" sortu zuen, gizonezkoen matxismoari aurre eginez eta emakumeen eskubideak aldarrikatuz.

1928an, Nazioarteko Olimpiar Komiteak (COI) emakumeek atletismoko bost probatan lehiatzeko gai zirela onartu zuen, baina "distantzia luzeetan korrika egiteko ahulak zirela" erabaki zuen, eta emakumeen lasterketa olinpikoko probak 200 m-ra mugatu zituen.

1928an, Amsterdam-en (Holanda), lehenengo aldiz, emakumeek atletismoko txapelketetan parte hartu zuten eta horien kopurua nabarmen handitu zen: 2883 kirolaritik 290 emakumeak izan zirelarik.

1928 eta 1936 artean (Berlin, Alemania) emakumeen lehiaketak sartu ziren olinpiar diziplina nagusietan.

1948an, London-en (Erreseuma Batua), Francina Elsje Blankers Koen atleta holandarrak atletismo arineko lau titulu olinpiko irabazi zituen eta "etxekoandre hegalaria" izena lortu zuen, bi seme-alaben ama zelako.

Micheline Ostermeyer disko jaurtitzailea ere nabarmendu zen bere ezaugarri atletikoengatik eta nortasunagatik.

1960an, Roma-n (Italia), 800 m-ko lasterketa gehitu zen.

1967an, Boston-en (Estatu Batuak), lehen aldiz emakume batek maratoi ofizial bat bukatu zuen; Kathrine Switzer atletak lortu zuen orduko antolatzaileen matxismoari aurre egitea. Baina Switzerrek "izkutuan" korrika egin behar izan zuen, emakumeen parte hartzea debekatuta bait zegoen. Horretarako beste izen batekin korrika egin zuen.

1972an, Munich-en (Alemania), 1500 m-ko lasterketa gehitu zen.

1984an, Los Ángeles-en (Estatu Batuak) 3000 m-ko lasterketa eta maratoia gehitu ziren.

1988an, Seulen (Hego Korea), 10.000 m-ko lasterketa gehitu zen.

Kross disziplinan, gizonezkoen eta emakumezkoen distantziak ez dira beti berdinak izan.
2017an, Kampala-n (Uganda), Munduko Kross Txapelketetan distantziak parekatu ziren.

2019an, Kirk Yetholm-en (Eskozia), Jasmin Paris ultra runner ingelesak Spine Race (430 km, neguan) lasterketa irabazi zuen, overall edo sailkapen orokorrean. Ondoren, lasterketa honetako udako bertsioan, Spine Fusion (430 km, udan) hain zuzen ere, Sabrina Verjee ultra runnerak, hau ere ingelesa, parte hartzaile guztien artetik, overall, lehena iritsi zen.

2020an, Keswick-en (Ingalaterra), Sabrina Verjeek "Wainwrights" (525 km, 36.000 mD+) bukatu berri du.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather