BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ultra runner

John Kelly ultra runnerrak Pennine Way zeharkaldia hegan burutu du!

Pennine Way (429 km / 13.000 mD+) ibilbidearen jarduera azkarrena osatu berri du, guztira 2 egun eta 16 ordu behar izan dituelarik.
/ Nicki Lygo

2020-07-16 / Edu Uribe

John Kelly ultra runnerrak Pennine Way zeharkaldia bukatu berri du, 2 egun 16 ordu eta 46 minutuko marka berria ezarriz.

Erresuma Batuan kokatzen den zeharkaldi honetan 429 km eta 13.000 mD+ko desnibela gainditu behar izan du.

Pennine Way 1965. urtean Erresuma Batuko trail edo mendiko zeharkaldi ezagunenetariko bat bihurtu zen. Ingalaterran dagoen mendiko ibilbide luzeena izaki, Scotland-en bukatzen delarik, mendizale ugari erakartzen ditu. Gaur egun lasterketa ezagun batek ere ibilbide honetan oinarritzen da: The Spine Race.

Kelly ultra runner estatu batuarrak ibilbidea ndo ezagutzen du, neguan ospatu zen aurtengo (2020) Spine Race proba entsutetzuaren irabazlea delako, eta proba hau aipaturiko Pennine Wayn oinarritzen delako.

Old Border hormara iritsi berritan, Kirk Yetholm (Scotland) herrian kokatzen den helmugan, John zeharo nekaturik zegoen. Bera laguntzen Nicki Lygo ibili izan da, ibilbidean zehar supporting team delakoa bideratu duena.

Gogoratu Kelly Barkley maraton (200 km , 28.000 mD+) proba ospetsuaren azken finisherra dela (2017), azken 40 ediziotan 15 pertsonek soilik bukatu dutelarik.

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather