BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Forau d'Aigualluts

/ Hodei Arrizabalaga

2020-07-17 / Mikel Arrizabalaga

Besurta zelaigunetik hasi dugu ibilbidea. Egurrezko zubia pasa eta zuzen jarraitu dugu pistatik. Bidea xenda bihurtu eta 600 bat metrora, Renclusa aterpera doan bidea gure eskuinera utzi dugu. Ezkerretik jarraitu dugu haranaren hondoan Aiguallut tontorra ikusten delarik. Kilometro pare bat bete eta gero, 100 bat metroko desnibela gainditu eta Forau dÁiguallutsera heldu gara.
Forau, lurrazpiko haitzulo erraldoi bat da, urak kareharriaren gainean egindako higaduraz osatua, honen sabaia erori egin zelarik, dorretxo izena jasotzen duen hustubide handi bat agerian utziz. Aiguallutseko Forauak 40 metroko sakonera du eta fenomeno geologiko bitxia gertatzen da bertan. Hustubide honetara, Aneto eta Maladetako glaziarretatik datozen urak erortzen dira, eta Mendi gaiztoen oinetan dauden elurtegi ezberdinek, eta, dirudienez ez bezala, ez dute haranean behera bidaiatzen jarraitzen, baizik eta lurpeko galerietatik igarotzen dira 3,6 km-tan, Uelhs Deth Jòeun berriz agertzeko, Arango haranean, non Arango urak elikatzen dituen.
Foraua ezkerretik inguratuz, Aigualluts ur-jauziaren hasierara iritsi gara, eta, ondoren, Pla d 'Aigulluts izeneko lautadara. Lautada horretan baretuta igarotzen dira urak, meandro txikiak eratuz, lur azpiko bidaia misteriotsua hasi aurretik. Mendi gaiztoen oinetan dagoen Pla d 'Aigualluts Pirinio guztietako txokorik ikusgarrienetako bat da. Hemendik ikus daiteke Aneto, 3.404 metrorekin Pirinioetako tontorrik garaiena dena, eta bere glaziarra, mendilerro osoko zabalena. Lekuak lasaitzeko eta jolasteko gonbita egiten du.
Itzulera joaneko bide beretik egin dugu.

Luzera: 5 km (Joan-etorri)
Desnibela: 159 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather