BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Urepeletik Isterbegira

/ mikel arrizabalaga

2020-07-22 / Mikel Arrizabalaga

Hiru dira Aldudeko bailara osatzen duten herriak: Banka, Aldude eta Urepele. Nafarroa Behereako mendien artean kokatuta dago eta bere biztanleak lurrari oso atxikita bizi dira, artzain tradizioa oso erroturik baitago. XVII. mendean populatu zuten inguru honetan, badira lekuko desberdinak antzina paraje hauetan gizakia bizi zela. Hor ditugu esate baterako inguruko mendietan aurkituko ditugun megalito ugariak eta, horiekin batera, erromatarrek Bankan ustiatutako meatzeak. Inguru bukoliko hauetan badira ibilbide desberdin eta ederrak, baina guk, Urepeletik Isterbegira igotzen dena aukeratu dugu, bertatik, Aldude bailarako eta hau inguratzen duten mendien ikuspegi paregabea dago eta.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather