BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Azkua

/ mikel arrizabalaga

2020-08-31 / Mikel Arrizabalaga

Bortzirietako Etxalar herria oso ezaguna da arrazoi askorengatik, baina batik bat, udazkeneko hilabeteetan egiten den sare-bidezko ehiza tradizionalagatik. Aizkolegiko mendigunea osatzen duten mendietako bat den Azkuako tontorra talaia paregabea da, Bortziriak, Bidasoa, Bertiz eta Malerrekako lurretan goititzen diren mendiak ez ezik, hauen magalak estaltzen dituzten baso eder eta trinkoak behatzeko. Ibilbide klasiko hau zirkularra da, beraz gure esku geratzen da igotzeko eta jaisteko aukera.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather