VillanĂșa - Eibar - Deba
2020-09-02 / Edu Uribe
Oporrak bukatzear zeudela, eta Pirineoetako Villanúa herrian geundela, Euskal Herrira bueltatzeko kotxea alde batera utzi genuen. Horrela, mapa ezberdinak eskuetan hartuta ibilbide luze bat prestatu genuen: Villanúatik Eibarrera hain zuzen ere.
Guztira 300 bat km izango ziren eta horretarako zenbat egunetan banatuko genituen etapak pentsatzen hasi ginen. 5 bat egunetan eginez gero 60 km / eguneko irtetzen ziren, beraz motxila prestatu eta bideari ekin genion.
Horrela bada, hurrengo etapa hauek burutu genituen:
1. etapa: Villanúa - Izaba = 62 km / 14 ordutan.
2. etapa: Izaba - Orbaitzeta = 51 km / 14 ordutan.
3. etapa: Orbaitzeta - Belate = 56 km / 14 ordutan.
4. etapa: Belate - Gaztelu = 64 km / 14 ordutan.
5. etapa: Gaztelu - Eibar = 62 km / 14 ordutan.
Bizitokira iristear geundelarik, Eibarrera, itsasoarekin bat egiteko aukera aurreikusi genuen. Horrela, azken txanpa batean, zeharkaldiaren epilogo gisa, Eibartik Debara abiatu ginen; 25 km / 5 ordutan osatuz.
Bideoa-> https://www.youtube.com/watch?v=XUt1ak2wHf0&feature=emb_title