BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Xorroxingo ur-jauzia

/ Hodei Arrizabalaga

2020-09-18 / Mikel Arrizabalaga

Ibilbide hau Baztango bidexkarik iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da: pago eta gaztainondo artean doa, freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna, bidearen erakarmen turistikoa eta inguruko erabilera tradizionalak bateratzeko ahalegina dagoelarik.
Erratzurik abiatu eta bidexka Iñarbegiko errekaren parean doa, baita Gorostapalo eta Iñarbil auzoetara daraman errepidearen parean ere. Bi zubi txiki zeharkatu ondoren, bidegurutze bat dago, seinaleak dituena (zutoinak); handik herri bidexka zaharraren errotuluei segituko diegu, zubi berri batera iritsi arte. Pagadi-gaztainadi batean sartuko gara orduan, Iñarbegi errekastoari segika. Errekastoa igaro behar ez izateko, ezkerreko bidexkatik joko dugu eta, lehenbiziko ur-jauzia pasatu ondotik, Xorroxingo ur-jauzira helduko gara, bigarrena eta ikusgarriena baita. Uraren zurrumurrua goroldio, liken eta iratzeen artean, horra eguneko unerik hoberena.
Xorroxingo ur-jauzitik bidegurutzeraino jaitsiko gara eta handik Gorostapoloko ermitara doan maldan goiti: Baztango auzo tipiko hori zeharkatuko dugu, karrika harriztatuak zapalduz eta ezker-eskuin etxe gorrixkak ikusiz, ibilbidearen abiapuntura iritsi arte.

Luzera: 6 km
Desnibela: 141 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather