BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia

/ Hodei Arrizabalaga

2020-09-26 / Mikel Arrizabalaga

Bigarren aparkalekutik abiatu eta, berehala iritsi gara Parkearen Etxean dagon aparkaleku nagusira. Pista zabala jarraituz, otsoak harrapatzeko erabiltzen zituzten tranpa edo zulora heldu gara. Gertu dugu ur-jauziaren ertza eta ibaiak urik ez dakarrenez, bertara jaitsi eta ur-jauziaren ertzeraino jaitsi gara. A ze zirrara! Segidan, goiko aldean dagoen talaiara igo gara jauziaren ikuspegi osoa izateko. Itzulera, berriz, basotik burutu dugu, PRaren markak segituz, pagadian murgildu, otsoak harrapatzeko beste zulo baten ondotik pasa eta leize batera heldu gara. Bide nabarmenak, Parkeko Etxearen ondora eraman gaitu. Hemendik kotxea utzi dugun lekuraino, GR282aren eta PR BU 94aren seinaleak jarraitu ditugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather