BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Txurruko punta

/ mikel arrizabalaga

2020-10-04 / Mikel Arrizabalaga

Beundako atsedenlekutik abiatu eta berehala jarri gara maldan gora Unaimendi aldera. Mendi txiki honen tontorra atzean utzita, mendiaren gandorretik Ultzamako lepora jaitsi gara eta bertatik Txurruko puntara igotzeko aldapa belartsu eta tenteari heldu diogu. Tontorrera heltzean ikuspegi paregabeaz gozatu dugu, Aizkorri-Aratz mendikatearen edertasunaz gain, Sakana alderako ikuspegia ere ederra izan dugu. Itzulera etorritako bidetik egin dugu, baina Ultzamako lepora iristean, Beundaraino zabaltzen den pistatik bete dugu.

Luzera: 4,8 km
Desnibela: 224 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather