Lasterketa
2020-10-04 / Edu Uribe
Aurtengo urtea oroimen kolektiboan iltzatuta geldituko da.
Nork esango zigun musukoarekin ibiliko ginanik eguneroko bizitzan, bai kalean, bai biharrian, bai eta aisialdian.
Horren ondorioz kirol frogak bertan behera laga izan dira, eta antolatzaileek zuhurtziaz eta irudimenez jokatu behar izan dute lasterketak aurrera ateratzeko.
Eibarren badira urte batzuk, 25 jadanik, Simón Aldazabalen (1918-1999) omenez lasterketa kutxun bat ospatzen dela: "Arrateko igoera"; 5,4 km-ko eta 400 mD+ desnidelarekin.
Goiz pasa ederra izan dute antxitxikariek, beraien artean batzeko eta bide batez izerdi tantana batzuk isurtzeko.
2020. edizioko txapeldunak Miren Gallastegi eta Pello Osoro eibartarrak izan dira.
Aipatzekoa da Eibarko Klub Deportiboko Atletismo sailak urtean zehar egiten duen lan eskerga. Azpimarratzekoa bestalde, proba hauetan bolondres lanetan diharduten pertsona guztiak. Mila esker eta izan untxa!
Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com