BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Uzturreko itzulia

/ mikel arrizabalaga

2020-10-11 / Mikel Arrizabalaga

Uzturrera igotzeko erabiltzen den ohiko bidea jaitsierarako utzi eta, Belabietako biraren bide balizatutik igo gara. Izaskungo baselizatik abiatu eta PR-Gi 115aren bide-seinaleak jarraitu ditugu. Pista zabala eta erosoak Artzaienea baserriraino eraman gaitu. Bide zabaletik aurrera segi eta, eskuinetik, garo artean marrazten den bidezidorra hartu dugu. Aldapari aurre egin eta xenda nabarmenak gurutzearen ondora eraman gaitu. Tolosaldeak duen talaia eder honetatik, tontor aldera jo dugu eta bertan buzoia eta erpin geodesikoa. Itzulera ohiko bidetik egin dugu, Oso malda pikoa da eta oso hondatuta aurkitu dugu, basoa ateratzen ari dira eta bazter guztiak txikituta daude. Hasierako malda pikoa atzean utzi eta asfaltuzko bidetik abiapuntura itzuli gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather