BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

eskalada

Lengokoaitz edo Aizluze (1.203 m) ohiko bidetik: 20 m, IV+

Euskal Herrian zehar mendizalearen joan etorrien bazterrean ezkutatuta gelditzen diren altxorrak badira. Lengokoaitz izan daiteke horien adibide garbia.
Lengokoaitz mendiaren gailurrean
Lengokoaitz mendiaren gailurrean / Smithy

Urbiako larretatik urrun joan gabe, Perusaroi aterperaino luzatzen den pagadiaren erdian, garoen artetik Lengokoaitz edo Aizluze izeneko orratza altxatzen da. 1964 urteko abuztuan Hernaniko Lengokoak Elkarteak bertan postontzi distiratsu bat jarri zuen, hortik omen dator Lengokoaitz izena, Aizluze bezala ezaguna izan bada ere.

Mota honetako mendi eta orratzak aurkitu eta igotzeak izugarri motibatzen nau. Mendi eta harkaitz bakartiak izaten dira, denboraren eraginez ahaztuak gelditu direnak. Metro eskas batzuk eskalatzeko motxila astunekin ibilaldi luzeak egiteko grina izan daiteke mendizale eta eskalatzailea ezberdindu dezaken gauzetako bat, horregatik, besteen artean, nire burua ez dut eskalatzailetzat ikusten. Mendi eta orratz bakarti hauek eskalatzaileen begiradatik kanpo gelditzen ohi dira.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 20 metro.
- Luze kopurua: 1.
- Nork irekia: Ez dut honen inguruko daturik topatu baina badirudi lehen igoerak 60garren hamarkadan izan omen direla.
- Zailtasuna: IV+. Luzea lau parabolt eta iltze batez ekipatua dago.
- Orientazioa: Iparraldea.
- Ura: Urbiakoturrian hartu daiteke.
- Hurbilketa: Sandratitik Urbiara doan GR-121 bidea jarraituta, Perusaroi aterpeta eskuinean utziko dugu. Ollantzuko txaboletara iritsi aurretik, pagadia amaitzen den lekuan, honen ertzetik gertu mantenduz hego-mendebaldeko noranzkoan jarraituko dugu lepo belartsu batera iristeko. Lepoaren bestaldean pagadien artean Lengokoaitz berehala ikusiko dugu.
- Jaitsiera: Gehienez 15 metro izango dituen rappel bat eginez.
- Eramandako materiala: 5 express-zintekin nahikoa izango dugu. Bilgunea muntatzeko zinta luze bat eramatea gomendagarria izan daiteke, bertan jarritako uztaidun iltzea oso fidagarria ez delako.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 10 minutu eskas.

Informazio gehiagorako eta ibilbidea deskargatzeko hemen klik egin dezakezue.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather