BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Beloki

/ mikel arrizabalaga

2020-11-19 / Mikel Arrizabalaga

Egun Aralarren ikus daitezkeen eraikuntza desberdinen artean (borda, trikuharri, harrespil, txabola…), badira artzainek antzina erabili ohi zituzten egitura berezi batzuk: "arkuek". Elezaharrak dioenez, bertan jentilak bizi omen ziren edo agian historiaurrean bizileku gisa erabiltzen zituzten. Beste batzuen ustez, garai batean artzainek babesleku gisa erabiltzen omen zituzten, batik bat inguru hauetan otsoak nagusi zirenean bertan ardiak eta arkumeak gordetzeko.
Albiko inguruetan dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi eta gero, metalezko langa atzean utzi eta pagadian zehar hedatzen den pista zabalean zehar aurrera egin dugu gure eskuinera txabola bat utziz. Tarteka ikusi dugun marka gorri batek erakutsi digu jarraitu beharreko norabidea. Argiune batera heltzean, ezkerraldera doan bidetik igotzen hasi gara izeidi batera iritsiz. Hau igaro eta haitzarte estu bat igaro ostean, Bustintzako bordaren ondora ailegatu gara. Errekastoaren ondotik metro batzuk bete eta aurrez aurre dugun lepora zuzentzen den xenda utzi dugu eskuin aldetik Belokirantz doan maldari helduz. Bide jakinik gabe, aldapa pikoari ekin, borda bat gure eskuinera utzi eta ardi-bideek lagundu digute tontor zabalera iristen. Bat batean, Aralarko soilgune zabala gure mendean eta aurrez aurre Malloetako lehen mendi multzoa: Ttutturre, Pallardi, Intzeko Dorrea…Etorritako bidetik itzuli gara, baina aurrez, Bustintzako bordatik gertu dauden "arkuek" bisitatu ditugu.

Luzera: 7,4 km
Desnibela: 304 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather