BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bidegorria

Maltzaga - Eibar bidegorria puntu beltz batekin zabaldu berri dute

Elgoibar eta Eibar lotuko duen oinezko bide baten zain urteak igaro ondoren, jadanik zabalik da, baina gune batean segurtasuna agerian gelditu da.
/ Edu Uribe
/ Edu Uribe

Elgoibar eta Eibar herriak Debabarrena eskualdeko gune esanguratsuak dira, bien artean 40.000 biztanle inguru dutelarik.

Gipuzkoako zonalde industrial ezagun honetan, garraio ezberdinak bultzatu izan dira, eta horretarako trenbideak, autobideak eta errepideak eraikiz. Baina, eta hau da harritzekoa, herri batetik bestera oinez joateko, gizakiok ezin izan dugu bide zuzenik erabili industrializazio garaitik gaur egun arte. Beste edozein herriren artean logikoa zena, ingurune honetan ezintasun bat zen. Orain arte. Jadanik, jendearen aldarrikapen ugariren ostean (gogoratu herri plataforma bat sortu zela badirela urte dexente) eta 17.000 sinadura jaso eta agintariei aurkeztu ondoren, bidegorri bat dugu.

2009ko irailean lehen pausoa bete zen, Elgoibar eta Maltzaga arteko 2,8 km-ko bidegorria zabaldu zutenean. Denok, orduan, Eibarko loturarekin amesten genuen, baina ametsa betetzeak luze iraun du, eta 11 urte itxaron behar izan dugu bigarren zatia gauzatuta ikusi ahal izateko.

Gauzak horrela, obra zail eta konplexu honek administrazio ezberdinen arteko akordioa ekarri zuen. Baina ulertezina gertatzen da, horrenbesteko dirutza eskatu duen lan batek, bere ibilbidean erabiltzaileentzat arriskutsua den gune beltz batekin topo egitea; hala nola: autopistako sarrera eta biribilgunearen artetik igarotzeko zebra bide bat ipintzea. Aipatu puntu beltz hau saihesteko zubiaren azpitik pasabide bat eraikitzeko aukerarik ez al dago?

Denon segurtasunaren izenean, eta inork gertatu nahi ez duen istripu bat izan aurretik irtenbide bat aldarrikatzen dugu.

Mugikortasuna eta segurtasuna bateragarriak izatea denon nahia da.

Bideoa -> Maltzaga - Eibar bidegorria

Informazio +: Maltzaga - Eibar bidegorria

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather