BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ganeta - Pagasarri

Alonsotegitik Ganetara (689 m) eta Pagasarriko iturrira joan etorria

Neguko solstizioak egunen luzapenen hasiera dakar, eta hori ospatzeko mendira abiatu gara
/ Edu Uribe

Neguko solstizioak egunen luzapenen hasiera dakar, eta kultura askotan Eguzkiari neguaren ostean gogotsu itzultzeko eskatzen diote. Bide batez aurreko urteagatik eskerrak emateko unea izaten da, nahiz eta aurtengo urtea gure pentsamendu kolektiboan urte beltz bat moduan iltzatuta geldituko den.

Neguan sartuak jadanik, eta mendiaren kolore berezietaz gozatu nahian, Pagasarri aldera hurbildu gara. Oraingo honetan Alonsotegitik abiatuz Ganeta tontorra igo dugu. Ibilbide malkartsua eta Bilbo inguruko paisaia aurrez aurre izango dugu une oro. Horren adibiderik onena Errestalekutik dagoen ikuspegia da; Serantes (Barakaldo), Ibaizabal-Nerbioi ibaia Kantaurian itsaseratzen (Santurtzi eta Getxo artean), Artxandako mendiak eta atzean Jata (680m).

Ibilbide honen joan etorriak 11 km ditu, eta desnibel positiboa 650 metroa da, guztira 2 orduko goiz pasa atsegina izan delarik.

Gabon zoriontsuak pasa itzazuela eta Eguberri on guztioi!

Informazio +: Alonsotegitik Ganetera eta Pagasarriko iturrira joan etorria

Bideoa: Alonsotegi - Ganeta - Pagasarri

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather