BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Urdaburu

/ mikel arrizabalaga

2020-12-26 / Mikel Arrizabalaga

Idoia jatetxearen aparkalekutik abiatu gara. Ibilgailuak pasatzea eragozten duen metalezko hesi bat gainditu ondoren, hegoalderantz jarraitu dugu, Malbazarreko leporaino. Pista zabaletik aurrera segi eta une batez, hau utzi eta, eskuinetik gertu dagoen urmahelera igo gara. Zuharkazua ladera zuzentzen den xendatik aurrera jo dugu eta eukalipto basoa zeharkatu dugu Pagotzarteko atsedenlekura jaitsi aurretik. Aterpea gure ezkerrera utzi, metro batzuk aurrera egin eta beste urmahel baten ondora ailegatzean, ezkerretik marrazten den xendatik Urdabururen lehen maldak igotzen hasi gara. Malda leundu eta berriro bizi-bizi jarri da. Erkameztiaren oinarrira iristean, bidexka oso zehatz batek ezkerretik inguratzen du gailur malkartsua, Urdaburuko gailurrera iritsi arte. Bertan, erpin geodesiko bat, amnistiaren aldeko ikurra, metalezko gurutze txiki bat eta Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteko mendi-buzoi bat daude. Añarbeko urtegia gure mendean eta gertu ere, Aiako Harriko Parkearen lurretan goititzen diren hamaika muino eta tontor. Ikuspegiaz gozatu eta gero, abiapuntura itzuli gara aurrez, Pagotzarteko atsedenlekuan hamaiketako ederraz gozatuz.

Luzera: 7,1 km
Desnibela: 334 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather