BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Akola

/ mikel arrizabalaga

2020-12-30 / Mikel Arrizabalaga

Larre Gain sagardotegitik abiatu gara eta ezkerretik zabaltzen den pistatik aurrera egin dugu. Mendiaren magaletik segituz, hau utzi eta eskuinetik igotzen den xenda batetik Akolako lepora igo gara eta segidan, maldan gora azken aldapari ekin diogu Akolako tontorrera igotzeko. Basoan bertan, erpin geodesikoa haitz batzuen artean. Hemendik, Sagastietako lepoko hiru trikuharrien ondora jaitsi gara eta hauek bisitatu ondoren, eskuinetik, magalean marrazten den xenda zabaletik abiapuntura itzuli gara.

Luzera: 3,8 km
Desnibela: 167 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather