BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Lusarbetik Kukuarrira

/ mikel arrizabalaga

2021-01-23 / Mikel Arrizabalaga

Lusarbeko atsedenlekutik izen bereko baserrira jaitsi eta, honen ezkerretik marrazten xendan barrena aurrera egin dugu. Pisten bidegurutzera iristean, ezkerretik ateratzen dena hartu dugu eta aurrerago, hau utzi eta ezkerretik zabaltzen den lurrezko pistatik jarraitu dugu. Oriora jaisten diren bideak gure eskuinera utzi, Kukuarriren magala erabat zeharkatu eta gero, ezkerretik, maldan gora jarri gara tontorrera ailegatu arte. Kantauri itsasoaren eta euskal kostaldearen ikuspegi zabal eta ederraz gozatu ostean, pistatik jaitsi gara bidegurutzeraino eta hemen, berriro hartu dugu Lusarbera doan xenda.

Luzera: 5,2 km
Desnibela: 110 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather