BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Erroizpe Gaztelutik

/ Hodei Arrizabalaga

2021-02-24 / Mikel Arrizabalaga

Gaztelutik atera gara eta baserri artean igotzen den asfaltatutako bidetik azken baserriraino iritsi gara. Puntu honetan, PRaren seinale zuri eta horiek erakutsi digute hartu beharreko bidea. Ur-biltegiaren ondotik pasa eta, pista zabala basoan sartzen da. Poliki poliki altuera irabazten joan gara eta erraz heldu gara Leaburutik igotzen den bidearekin bat egiten den lekura. Mendiaren gandorretik aurrera segi eta, ezkerretik marrazten den xendan barrena Erroizpeko tontorrera heldu gara. Erpin geodesikoa eta Argitxoren irudia. Ikuspegi ederra Goierri eta Aralar aldera, baita Berastegiko lurretara.

Luzera: 5,3 km
Desnibela: 345 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather