BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Belkoaingo lubakiak

/ mikel arrizabalaga

2021-03-11 / Mikel Arrizabalaga

Aduna herritik abiatu gara. Etxe eta baserri artean zabaltzen den errepidetik igotzen hasi gara lurrezko pistarekin bat egin arte. PR-aren seinale zuri eta horiek erakusten diguten norabidean altuera irabazten jarraitu dugu. Basopetako atsedengunera iristean, eskuinetik jo dugu Mareako gainera ailegatzeko. Bide gurutze honetan, Belkoaingo gurutzera zuzentzen bidetik jarraitu dugu eta bertara heldu aurretik, gerrate zibileko lubakiak ikusi ahal izan ditugu. Segidan, gurutzera iritsi gara, eta, beheraxeago dagoen trikuharriaren ondoraino jaitsi gara. Buzoia gurutzean jarrita egon arren, Belkoaingo tontorra aurreraxeago dago, trikuharria atzean utzi eta bertatik ateratzen den xenda jarraituz. Erpin geodesikoa. Itzulera, berriz, gurutzera bueltatu eta Mareako gainera itzuliz burutu dugu, baina puntu honetan, ezkerretik ateratzen den pista hartu dugu, Elordi aldera zuzentzen dena. Luzeagoa da, baina horrela ibilbide zirkularra burutu dugu.

Luzera: 8,7 km
Desnibela: 395 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather