BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Benedika

/ mikel arrizabalaga

2021-03-23 / Mikel Arrizabalaga

Lasarte-Oriara Plazaolako trena heltzen zen puntutik abiatuko gara. Plazaolako trenak Donostia eta Iruñea lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea zen. 1904. Urtean martxan jarri eta 1958an itxi zuten betirako. Gaur egun, burdinbide honen zati luzean bide berde gisa erabiltzen dira. Baina trenbidea bi tartetan eraiki zen: lehena tartea Plazaola eta Andoain artean eraiki zen, Bizkotxeko meatzetatik (Leitzaran) ateratako mea garraiatzeko. Bigarren tartea, berriz, Iruñea Pasaiako portuarekin lotzeko asmoari erantzun nahi zion eta horrela, Iruñea eta Plazaola tartea 1910ean hasi zuten eta Andoaindik Lasartera zihoana urtebete beranduago.
Trena igarotzen zuen zubia zeharkatu eta bide berde modura egokituta dagoen pista zabalean zehar erraz egin dugu aurrera. Bide hau amaitzean errepidearekin bat egin eta maldan gora abiatu gara bidegurutzera heldu arte. Urnietara doan pista utzi eta eskuinetik Beopagoadarragara baserrira iritsi gara. Aurrera segi eta Goikopagoadarraga baserriaren ondotik lurrezko pista hartu dugu. Maldan gora segi eta, Azkorteko ermitara doan bidea ezkerrera utzi eta eskuinetik altuera galdu dugu errepide bateraino jaitsiz. Errepidea utzi eta eskuinetik Benedika tontorrera igo gara laster batean. Buzoi berri eta dotorea bertan. Xenda hasieran eta pista zabala segidan Lasarte aldera jaisten hasi gara. Ierdiko bidegurutzean eskuin aldera hartu eta lehen etxea pasa bezain azkar eskuinetik zelaian marrazten den bidetik erreka ondoraino jaitsiko gara baratze artean. Aurrera segi eta Oztarango lehen etxe atean berriro Plazaolako bide berdera igotzeko bidea hartuko dugu.

Luzera: 5,2 km
Desnibela: 208 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather