BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Pagoetako tontorrak

/ mikel arrizabalaga

2021-04-18 / Mikel Arrizabalaga

Urdanetako frontoiaren ondotik igotzen den errepide pikoari aurre egin diogu eta, bertatik jarraitu dugu Saberri baserrira iritsi arte. Azkenean, asfaltoa atzean utzi, eta zelai artean dagoen gurdibide batetik jarraitu dugu. Bide horrek, Menditxo izena duen muinoa inguratu eta larreen eta basoaren arteko bidexkatik, ataka zeharkatu eta Lizarrako lepora heldu gara. Beste langa bat igaro eta eskuinetik hedatzen bidezidorretik gorantz egin dugu.

Izarraitz eta Hernioko mendikateetara ikuspegi bikainak dituen bide honek, Murugilera igotzeko azken aldaparen hasierara eraman gaitu. Azken malda pikoari aurre egin eta, Murugileko tontorrera iritsi garea. Buzoiaren ondoan, mendizale eta zakur baten irudi txikia. Pagoetako tontorrik garaiena den honetatik, etorritako aldapatik jaitsi gara eta segidan, Pagoetako Gurutzerantz jo dugu. Gaur egungoa 1935ekoa da, nahiz eta jada 1025eko dokumentuetan aipatzen den. Gertu dagoen, Uruzumeko aterbearen on dora jaitsi gara. Bertan, hamaiketako egin eta metro batzuk goraxeago dagoen Urruztumeko puntara igo gara. Bere erpin geodesikoak itzuleraren hasiera markatzen du kordalari jarraituz, alanbrezko hesiaren ondotik. Bidezidorra beste tumulu batetik pasatzen da eta Lizarra lepora iristen da. Pista gurutzatu eta belarditik jarraitu Saberri baserritik datorren bidearekin topo egin arte, eta handik Urdanetara.

Luzera: 8,1 km
Desnibela: 362 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather