BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Tontortxikiko tumuluak

/ mikel arrizabalaga

2021-05-08 / Mikel Arrizabalaga

Mendizorrotz mendilerroko megalitoak kostaldetik hurbilen daudenak dira, Jaizkibelkoekin batera. Igeldoko estazioan trikuharriak, tumuluak eta harrespilak daude. Arkitektura aldetik megalito apalak dira guztiak. Onddi-Adarra-Mandoegi kateko harrespilekin batera Euskal Herrian mendebaldeen daudenak ere badira Igeldokoak. Ibilaldi honetan, Tontortxikiko tumuluak bisitatu ditugu.
Tontortxiki I tumulua
Tumuluak 11.6 metroko diametroa eta 0.6 eta 0.4 metro arteko altuera du.Erdian krater bat dauka; haren diametroak 5.4 metro neurtzen du eta 0.6 eta0.4 metro arteko sakonera dauka.
Tontortxiki II tumulua
Tumulu zirkularra da, 8.5 metroko diametrokoa eta metro bete eta 0.6 bitarteko altuerakoa. Erdian krater bat dauka; haren diametroak 4.6 x 3 metro neurtzen du eta sakonerak 0.2 metro.
Tontortxiki III tumulua
Tumulu zirkular bat da 8 metroko diametrokoa. Gaur egun desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Ekialdeko arkuaren zati batzuk baino ez dira geratzen.
Tontortxiki IV tumulua
Tontortxiki III tumulua bezala, hau ere desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Berez, 9 metroko diametroa dauka. Ekialdeko arkuan baino ez dira aztarna batzuk geratzen. Alde horretan 0.6 metroko altuerara iristen da.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather