BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Markizeko kobak

/ mikel arrizabalaga

2021-05-23 / Mikel Arrizabalaga

Markiz, Arabako Mendialdeko herri txiki bat da. Fatxadetan harrizko etxe tzar armarridunak daude oraindik. Joan den mendeetan hiribildu garrantzitsua izan zen. Markizetik irten gara, errekarekiko paraleloan. Bideak San Joan ermitaren ondora eraman gaitu. Erromaniko estilokoa, 1984an Monumentu Historiko-Artistiko izendatua izan zen. Bere horman, XIII. mendeko inskripzio bat kontserbatzen da. Gaztelako Fernando erregearen lurrak ziren. Hemendik, harrizko monolitoetatik igarotzen den bidezidor bat irteten da. Hareharrizko labar-multzo honetan lehen bi koba edo barrunbeak aurkitu ditugu. Gari-soroa zeharkatu eta Peña del Castillorantz zuzen joan gara. Haitza gotorleku gisa erabili zen eta haren sarreran "Erreginaren igerilekua" izeneko uharka, eta goiko solairura igotzen ziren mailak ikusi ditugu. Haitza gotorleku gisa erabili zen. Aurrerago beste koba bat eta horrela, Bidaburdara iritsi gara, leihoa duen koba baten ondora. Bidaburdako haitzen artetik igaro eta gain zabal eta lauan atsedena hartu dugu. Segidan, ikusgaitz den xendan barrena 180 graduko itzulia eman eta herrira jaisten pistaraino igo gara.eta bertatik, Markiz herriraino jarraitzea besterik ez dugu izan.

Luzera: 3,1 km
Desnibela: 89 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather