BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Garesko gotorlekuak

/ mikel arrizabalaga

2021-05-29 / Mikel Arrizabalaga

XIX. mendeko Karlistaldien garaian gotorleku militar batzuk eraiki ziren Gares inguruko muino txikietan. Gaur egun horietako hondakin batzuk baino ez dira geratzen, baina bista egitea oso gomendagarria da gure historia ezagutzeko eta herriaren irudi bikainak lortzeko.
Gotorlekuen ibilbideak horietako hiru zeharkatzen ditu, baita "El Reducto" menditxoa ere, begiratoki panoramiko bikaina. Ibilbidea zirkularra da eta bi norabideetan egin daiteke. Bidera Garesko zubiaren ondotik hasten da, gero errota zaharraren ondotik pasatzen da San Gregorio gotorlekuraino igotzeko. Behin goian, ibilbideak ekialderantz jotzen du, Nekeaseko lepoa aldera. Segidan, Infanta Isabel gotorlekura igotzen da, zeharkaldiko punturik gorenena. Jaitsieran, Arnotegiko baselizara igo eta berriro bide beretik itzuliko gara pista zabalean zehar, El Reducto izenez ezaguna den muinora igotzeko. Gurutzebilduaren elizaren ondotik pasa, errepidea gurutzatu eta Zabaltzagaingo gotorlekura igoko gara. Hau bisitatu eta gero, txaleten artean Arga ibaiaren ondora iritsiko gara eta honen paraleloan abiapuntura.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather