BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako zeharkaldian izadiarekin bat

Kantauri itsasotik Mediterraneo itsasorako bidean, Pirinioetako bailara ezagunak elkartzeko aukera izan dugu.
Talaixá lepoko ikuspegia (Alt Empordá, Girona)
Talaixá lepoko ikuspegia (Alt Empordá, Girona) / Edu Uribe

2021-07-22 / Edu Uribe

Azken urte gogorrari aurre egin nahiez, aurtengo oporretan mendietan barna murgildu gara. Horrela Kantauri itsasotik Mediterraneo itsasora dihoan GR11 (Gran Recorido 11) ibilbidea jarraituz Pirinioak zeharkatu ditugu.

Mendian gora ibiltzeak musukoa aurpegitik kendu eta arnasa lasai hartzeko parada ematen digu. Horrela, uztaileko lehen astea aprobetxatuz eta oraindik kutxatuen kopurua txikia zenez, beste olatu batek arrapatu aurretik gertu ditugun Pirinioetara hurbildu ginen. Hala bada, Hondarribiko Higer lurmuturrean lehenengo pausoak eman genituen, beti ere ekialderantz, eguzkia sortzen den lekurantz. Lehen urratsak, horiek dira zailenak; urduritasunez jantziak, zalantzez eztaliak, baina abentura handi hasiera emateko gogoak mamu guztiak uxatzen zituen.

Ibilbidea: GR11 bideaz gain, Pirinioak zeharkatzeko beste bi bide daude; GR10 (Frantziatik) eta HRP (Hight Route Pyrennees / Alta Ruta Pirenaica) delakoak. Horrela, etapa batzuetan HRP bidearen zati batzuk burutu ditugu; Ordesa aldean adibidez Bujaruelotik Pinetara igarotzeko, Brecha de Roland (2780 m) lepora igo nintzen.

Etapen bataz bestekoa 50 km eta 13 bat ordukoa izan da, zeharkaldiko 835 km-ak 17 egunetan banatuz. Egunaren argitasunak irauten zuen bitartean oinez ibili gara, elikadurari, hidratazioari eta atsedenari beraien uneak utziz.

Eguraldia: meteorologiak etapen itaupena baldintzatu bait dezake. Horrela, distantzia luzeko etapask egin nahi baditugu, zeharkaldia burutzeko garairik egokiena uda da. Hala ere, uda garaian beroak eta arratsaldeko ekaitzek daramagun martxa geldotu dezakete. Cap de Creus aldean adibidez, Mediterraneo itsaso inguruan, udan klima beroa eta sargoria izaten da. Kontuz beroarekin eta eskura izan hidratazio guneak; herriak eta iturriak.

Experientzia: jadanik 4. aldia da GR11 ibilbidea osatzeko aukera dudala; 1994an (30 egunetan), 2002an (22 egunetan eta bikotearekin), 2018an (17 egunetan, ikusi erreportaia) eta 2021ean (17 egunetan, ikusi erreportaia). Bestalde GR10 ibilbidea ere 2003an, bikotekidearekin osatu nuen (22 egunetan). Guzti honek Pirinioetako bide eta aldaki ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, etapa ezberdinetako anoak (avituallamiento, dendak), aterpeak eta aldakiak (variantes) ondo aprobetxatu ahal izateko.

Bakarrik: ibilbidea bikotearekin eginda badut ere, aurten uztaileko lehenengo asteetan egiteko aukera suertatu zitzaidan eta horrela nire kabuz burutu nuen, nahiz eta bidean zehar mendizale ugarirekin topo egin. Bakarrik joateak autonomia handia ematen du, eta erabakiak hartzeko momentuan norberaren ardurapean gelditzen dira, aldagai honek ere etapa batzuk luzatzeko aukera ematen du, nahiz eta gaueko ordu txikietan ibili, bekokian frontala daramagula.

Motxila eta pisua: pertsonaren pisuaren % 10a ez gainditzea, hori da zeharkaldi luze batean bete beharreko araua, bestela motxila zama handi batean bihurtzen da, eta experientzia gogaikarri batean bihurtu daiteke. Bestalde, zeharkaldi luze honetan eraman beharreko materiala kontutan hartu beharrekoa da, ez bait da berdin neguan edo udan egitea. Neguan elurra eta izotza dagoenez pioleta eta granpoiak behar dira, baina udan lepo batzuetan salbu, Tebarray edo Brecha de Roland aldean adibidez, biak 2.870 metrotara kokatuak, ez da goi mendiko materialik behar. Beraz, motxilaren pisua 6,5 kg inguruan ibili izan da zeharkaldi guztian zehar. Motxilan ez dut janari eta ur kantitate handirik eraman, bidean zehar "errepostatzeko" aukera bait dago, bai aterpeetan, bai errekastoetan.

Pirinioetako zeharkaldian burututako etapak:

00 Higer
01 Elizondo
02 Hiriberri Aezkoa
03 Zuriza
04 Candanchú
05 Respumoso
06 Bujaruelo
07 Parzán
08 Benasque
09 Restanca
10 Estaón
11 Vall Ferrera
12 Illa (Andorra)
13 Planoles
14 Setcases
15 Albanyá
16 Llançá
17 Cap de Creus

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather