BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Las Hoyas

/ mikel arrizabalaga

2021-07-28 / Mikel Arrizabalaga

Lapuebla de Labarcako herriaren inguruan dauden mahastien artean ibili gara. Las Hoyas izeneko ordokira igo gara, eta mahasti ederren artean dagoen Balbinoren behatokitik Ebro ibaiak mahastien artean marrazten duen ibilbidearen ikuspegiaz gozatu dugu. Mahastien ertzetik zabaltzen den bidetik aurrera segitu dugu bidezidor batekin topo egin arte. Bertatik, altuera galtzen hasi gara eta, txabola txiki bat gure ezkerrera utzi eta gero, bide asfaltatura jaitsi gara. Beherantz jo dugu eta La Pobedatik datorren bidearekin bat egin ondoren, herrira itzuli gara.

Luzera: 4,4 km
Desnibela: 92 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather