BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Soila Anto├▒anatik

/ mikel arrizabalaga

2021-08-28 / Mikel Arrizabalaga

Antoñanako Vasco-Navarro trenbidearen interpretazio-zentroan hasten da gure ibilbidea. Pista bat sortzen da, Soilako ekialdeko basoan maldari aurre eginez marrazten den pistan zehar abiatuko gara. Aurrerago, mendilerroaren ekialdeko isurialdetik zuzenean baso polit batetik igotzen den bidexka atsegina izango dugu, basoaren amaierara iritsi arte. Hortik aurrera, bidezidorrak, maldari aurre egiteari uzten dio, kareharrizko harresira heldu eta malda leundu egiten da. Soilako eremu somitaletik, parkeko zuhaitz bereziena ikusiko dugu, ehunka urte dituen hagina. Bidezidorra mendi-hegalean zabaltzen da, tontorraren kontrako norabidean, baina Avellanedo ataka irabazi behar da mendilerroaren goialdera iristeko, ataka hori da isurialde horretatik igaro behar den pasabide bakarra, harresia gainditzen duena. Atakara iritsi baino pixka bat lehenago, ezkerrerantz eroritako erlaitz batetik igaro behar da (martxaren noranzkoan). Soka batek lagunduko digu, zailtasun teknikorik ez duen inguru hau gainditzen. Erlaitz labur hori gaindituta, Avellanedoko ataka estrategikora iritsiko gara. Hortik aurrera, ezpel arteko bidezidor bat, tontorrerantz gerturatuko gaitu, aurrez Soilako Begia edo Hiru Begi leizea izeneko irekidura naturaletik igaroz, gailurretik oso gertu. Soilako Begia bisitatu ondoren, tontorrera berehala iritsiko gara (gailurreko postontzia eta erpin geodesikoa).

Soilatik behera, kareharrizko harresiaren paraleloan doan bidezidor batetik jarraituko dugu. Ebakiduraren ondotik, ezpel artean hedatzen den bidezidorrak azkar eramango gaitu, goiko aldeko pasabidera, eta, bertatik, berehala Soilako hegoaldeko isurialdea inguratzen duen eta Senda Antoñana deritzon pistara helduko gara. Zenbait bidegurutzeren ondoren, igotzeko pistan amaitzen da. Bertan, zirkulua itxiko dugu, eta igotzeko erabili dugun bide bera jarraituko dugu abiapuntura itzultzeko.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather