BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Harpea

/ mikel arrizabalaga

2021-09-23 / Mikel Arrizabalaga

Harpea leizea (euskaraz "harkaitz azpiko lekua"). Historiaurretik erabili izan da aterpe modura, bertan jotzen duten haizeetatik babestuta dagoelako. Sarrerak duen forma bitxiak eta inguruko edertasun apartak eman diote ospea.
Ezterenzubin kokatutako kobazulo bat da, Pirinioetan. Aezkoa eta Garazi arteko mugan kokatuta dago, Organbideko lepotik 4 kilometrora. Antiklinal bat da. Haitzuloa inbertitutako "V" formakoa da, eta haren paretak berrogei miloi urteko formazio geologikoaren ondorioa dira. Harrizko lamina bakoitzak denboraldi baten inguruko informazioa ematen digu (haien artean, bataz beste, 20.000 bat urteko aldia kalkulatzen da).
Kondairek diotenez, lamiek, mendietako errekatan bizi ziren gure mitologiako izaki horiek, Harpea zuten bizilekurik gogokoenetako bat. Bertan bizi omen ziren lamien kantuek sorgindutako lainoan desagertu omen zen artzain gazte bat protagonista zuen elezahar batek.
Organbideko lepotik jaisten den errepide txikitik jaitsi gara kotxe borda baten ondoraino. Hemen kotxea aparkatu eta xenda nabarmen eta eroso batek Harpeako leizeraino eraman gaitu. Ibilbide laburra, baina ederra umeekin egiteko.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather