BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi martxa

Hiru Haundiak 2021: Maite Maiora eta Julen Martinez de Estibariz txapeldun!

875 mendizalek Gorbea (1481 m), Anboto (1331 m) eta Aizkorri (1528 m) lotzen dituen zeharkaldian parte hartu dute
Hiru Haundiakeko parte hartzaileak Zabalandin
Hiru Haundiakeko parte hartzaileak Zabalandin / Edu Uribe
Hiru Haundietako mendizaleak Zabalandi lepoan
Hiru Haundietako mendizaleak Zabalandi lepoan / Edu Uribe

2021-10-11 / Edu Uribe

"Hiru Haundiak" (2021) probarekin, mendi zeharkaldien festarekin bueltan gatoz. Pandemiaren eraginez, gure bizitzako esparru ezberdinetan urte bat eta erdiko geldialdia izan dugu, eta piskanaka piskanaka egoera normaltasunera dator. Mendizaleok irteerak egiteko aukera dugu, eta taldeko probetan parte hartu ere. Proben artean entzutetsuenetariko bat "Hiru Haundiak" da; aurten 102 km eta 5100 metroko desnibel positiboa izan duelarik.

Parte hartzaileak: 875 = neskak 165 (% 18,8) + mutilak 610 (% 81,2)

Finisher: 637 (% 77) = neskak 55 (% 8,6)+ mutilak 582 (% 91,4)

Sailkapenari begira, Maite Maiorak 5. postu orokorra lortu zuen, marka berria ezarriz gainera (12 or. 09´), Silvia Triguerosen denbora 40´tan jaitsiaz. Mutiletan berriz, Julen Martinez de Estibaritz arabarrak txapela lortu du (11 or. 13´), Iker Karreraren denboratik urrun (10 or. 30´), nehiz eta oraingo ekitaldiak 1,6 km gehiago izan.

Aurtengo edizioko balditzak ezin hobeak izan dira, eguraldi atsegina, ez hotzik ez berorik, eta lur zorua lehorra egon delarik, lokatzik gabe, baldintza hauekin mendizaleok egun eder batez gozatzeko aukera izan dugularik.

Hiru Haundiak 2021 / 102 km / 5100 mD+

Sailkapena -neskak:
1- MAITE MAIORA ELIZONDO 12:09:39 (ofiziala) 12:09:25 (erreala) marka berria!
2- OIHANE PEREZ REGUERA 15:20:24
3- JANIRE FERNÁNDEZ DE OLANO 16:08:26
4- ELIXABETE URSUA ELIZAZU 16:26:22
5- JOANNA PAWELCZAK 17:32:03
6- AINTZANE BILBAO SIERRA 17:55:00
7- EVA LIZARRALDE DE LA FUENTE 18:04:59
8- NEREA OTXOA GURIDI 18:16:45
9- ESTITXU UNANUE ITURRICASTILLO 18:17:44
10- ANIA MTZ. DE ARAMAYONA AGUINACO 18:34:17
11- ANE ASPE ETXABE 18:43:44
12- ARANTZAZU LARRAÑAGA URIEN 18:44:15
13- MIREN GALLASTEGI ZUBIARREMENTERIA 18:45:08 (Eibar)

Sailkapena - mutilak:
1- JULEN MARTINEZ DE ESTIBARIZ 11:13:30
2 ASER ARZA 11:36:14
3- ANDER ERICE 11:44:28
4- IGOR OLALDE 12:02:56
(5- MAITE MAIORA 12:09:39 / 1. emakumea)
6- JOSE ANTONIO ROJANO 12:38:02
7- ANDER GARITAGOITIA 12:44:46
8- MIKEL MARTIN 12:51:10
9- ASIER DEL POZO 12:56:07
10- DAVID VILORIA 12:58:43
11- PEEU ROBLES 13:01:23
12- BORJA RODRÍGUEZ: 13:07:45 (Mendaro)
13- JON VALLEJO 13:07:44

Sailkapen osoa: https://sportmaniacs.com/es/races/hiru-haundiak/61621058-60a8-4efa-8c42-3a7cac1f0a2b/results#rankingsAntolatzaileen web-a: https://www.hiruhaundiak.com/eu/

Ibilbidea:

00. km Murgia
22. km Ubidea
27. km Otxandio
36. km Urkiola
42. km Anboto (1331 m)
47. km Orixol (1128 m)
54. km Jarindo (895 m)
60. km Landa (anoa)
67. km Harriurdin (1007 m)
74. km Mugarriluze (1111 m) / Eldea
90. km Urbia
94. km Aizkorri (1528 km)
102. km Araia (helmuga)

Info +: http://mendilasterketa.blogspot.com/2021/10/hiru-haundiak-2021.html

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=YPBkzC3jLng&t=328s

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather