BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Xareta oinez

/ mikel arrizabalaga

2021-11-01 / Mikel Arrizabalaga

Izen honekin, mugaren bi aldeetako lau herrik osatzen duten euskal eskualdeari deitzen zaio: Lapurdiko Sara eta Ainhoa herriak eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdi herriak. Kantauri itsasotik 10 kilometrora dauden lau herri hauetako biztanleak ederki moldatu dira mendeetan zehar. Historiaurretik hasi eta gaur egun arte mugaz bi aldeetako elkarbizitza oparoa izan dela frogatzen duten hamaika testigantza daude: kontrabandoa, gerla karlistak, Donejakue bidea, akelarreak, lezeak eta abar. Lau herri hauetako kaleetan zehar ibiliz gero, bisitatzea merezi duten lekuak aurkituko ditugu.
Sara: lezea eta bertako museoa, San Martin eliza eta bere hilerria, pilotalekua eta bere harmaila irregularrak, Herriko Etxea, Istilarte auzoan dagoen erromatar zubia, XVII. mendeko otoiztegiak, Mendiondoa garbilekua eta euskal pastizaren museoa.
Ainhoa:karrika nagusian dauden XVII. mendeko etxeak (Grachiotenea eta Gorritia bereziki), Notre Dame-ko eliza eta Ainhoako Ama Birjinaren ermita.
Zugarramurdi: lezeak, eliza eta Dutaria etxea, kale nagusian dagoen etxe andana eta horien artean ospitalea izandakoa.
Urdazubi:lezeak, Salbatoreko monasterioa, Axular idazlearen jaiotetxea eta errota.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather