BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

El Privilegio

Gaztela la Manchako goi ordokietan

"El Privilegio" ultra traila baliatuz paisaia berriak ezagutzen
Pueblonuevoko larreetatik zehar (Ciudad Real)
Pueblonuevoko larreetatik zehar (Ciudad Real) / Edu Uribe
Pueblonuevo aldeko larreetatik zehar (Ciudad Real)
Pueblonuevo aldeko larreetatik zehar (Ciudad Real) / Edu Uribe

2021-11-27 / Edu Uribe

El Privilegio 100 millas, 176 km-ko ultra trailean Castilla la Manchako goi ordokieak zeharkatzeko parada izan genuen, Toledo eta Ciudad Real lotzen dituena.

Hasiera Erdi Aroko gaztelu batean izan zen; San Martín de Montalbáneko gazteluan hain zuzen ere. Horrela, hasierako km-ak ilargiaren argiarekin gauez burutu genituen.

Egunsentiarekin berriz, Abrahameko urtegitik igaro ginen, jadanik 66. km-an eta paisai amaigabeak alde guztietara begiratuta gure aurrean genituen.

Baina 100 milietako zeharkaldi batek indarrak ondo dosifikatzea eskatzen du.

Beraz, proba guztian zehar oinez ibili ginen, hasierako eta bukaerako km-ak salbu.

Igarotako herrixkak biztanlego txikikoak ziren, 100 eta 150 artean bataz beste. Ciudad Real hiriburuak ere 76.000 bat biztanle ditu eta Espainiako demografia arazoaren islada da, non hiriburu handienetan biztanlegoaren gehiengoa batzen den, inguruko hiri txiak eta herriak uzten ari direlarik: "La España vaciada" deritzo honi.

Bertako errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, Santa Piqueraseko alkatearen ematzeak zera esaten zigunean; ¡pero cuanta genete habéis venido! Es agradable ver caras nuevas, que nosotros somos cuatro gatos y nos vemos todos los días". Anoetan herritarrekin hitzegiteko parada baliatuz, beraien gora-beren berri izan genuen.

Bideoa:

Info +: https://mendilasterketa.blogspot.com/2021/11/el-privilegio-ultra-trail-berria-toledo.html

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather