BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Iribaseko iturburuak

/ mikel arrizabalaga

2021-12-23 / Mikel Arrizabalaga

Menditxiki: Iribaseko iturburuak
Iribas herritik abiatu gara eguraldi ederra lagun. Berehala, bide-seinale zopa aurkitu dugu, gorriak, zuriak, berdeak eta horiak. Guk zuri eta berdeak jarraitu ditugu Aitzarratetako iturbururaino heltzeko. Pista zabala segituz, erraz heldu gara Arotzeneko bordaren ondora eta aurrerago jarraituz iturburuaren ondora iritsi gara. Bertan jaiotzen den Ertzilla ibaiaren urek hots handia ateratzen dute eta garai hauetan ikuskizun paregabea da.
Makina bat argazki atera eta gero, 200 bat metro atzera egin dugu eta Aiztondoko zelaietan barrena aurrera egin dugu ibaiaren paraleloan. Haritz artean zabaltzen den bideak ibaia desagertzen den lekuraino eraman gaitu. Harrigarria benetan lurrak nola irensten duen ura. Aurrerago, Lezegalde izena duen leizera iritsi gara, zulo handi eta ederra.
Basakaitz izenez ezagana den ingurura iristean, lehen desagertutako urak berriro azaleratzen dira Larrun ibaia osatuz. Ikusgarria benetan. Bide balizatutik, aldapa pikoari eutsi eta erraz igo gara herrira.
Luzera: 5,2 km
Desnibela: 113 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather