Zirkuitua
2022-03-13 / Edu Uribe
Euskal Herriko mendi martxen ZIRKUITUA 2022 martxan jarri berri da Elgetako mendi itzuliarekin. Guztira 24 km eta 900 mD+ dira. Mendizaleek mendi martxen egutegiari hasiera emateko Elgetan biltzen gara urtean zehar 5 herrialdeetako martxei atea irekiz. Horrela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko martxa ezberdinetan parte hartzeko aukera dugu.
Aurten Elgetako martxan lokatza izan dugu protagonista. Goizeko 8:00etan " Bola Toki " jatetxeko tabernan elkartu eta hasiera eman zaio. Iaz (2021) ospatzerik izan ez genuenez, pandemia dela eta, aurten mendizaleak gogotsu agertu dira urteroko zitara.
Ibilbidea: Elgeta herria 467m, Intxorta 737m, Erdella 665m, Sta. Marina Zahar 654m, Aixola urtegia 311m, Egoarbitza 751m, Karabieta portua 545m, Azkonabitza 726m eta Elgeta herria 467m.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=zRBaaj8diFU
Informazio gehiago: http://mendilasterketa.blogspot.com/2022/03/elgetako-mendi-martxa-2022-zirkuituaren.html?m=1