BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ospitalepea

/ mikel arrizabalaga

2022-05-31 / Mikel Arrizabalaga

Garesa heldu aurretik lau dira beilariek nagusiki erabili ohi dituzten bideak Europatik Santiagora iristeko: Via Turonensis (Tours), Via Lemovicensis (Vèzelay), Via Podiensis (Le Puy) eta Via Tolosane (Arles). Lehenengo hiruak Izuran elkartzen dira eta laugarrena, berriz, Somporteko mendatea gainditu eta Jacatik barrena abiatzen da. Hala ere, Arlesko bidean harrera-aterpetxe garrantzitsuena izan zen Ospitalepea aldera beste bide bat zabaldu zen Erdi Aroan, Oloroen desbideratu, Ospitalepeatik igaro eta Maulera iristen zena. Handik, Urdiñarbera eta Donaixtitik pasatuz beste hiru bide nagusiekin bat egiten zuen Izuratik gertu. Unescok Munduko Ondare izendatu duen Ospitalepeko eliza Erdi Aroko ospitale fundaziotik zutik dagoen bakarra da. XII. mendeko eliza erromanikoa oso bitxia da eta dekorazioan eragin hispaniar-mozarabea nabarmen daiteke. Ganaduaren babeslea den Saint Blaise-ri eskainia da eta gaur egun ere, inguruko nekazariek eta abeltzainek erromesaldia egin ohi dute otsailaren 3aren ondorengo igandean. Eliza txikia da baina oso aberatsa eta bertan dagoen argi eta soinu sistema batek leku horren esanahia ulertzen laguntzen du. Hainbat hizkuntzatan ematen da, baita euskaraz ere, zubereraz hain zuzen. Ordutegia: egunero 10:00-19:00.
Eliza erromanikoaren ondotik gertu dagoen errotara helduko gara berehala eta segidan, errekaren ondotik marrazten den xendan barrena, erreka gurutzatzen duen zubia pasa eta elizaren ondora itzuliko gara. Txango labur eta erraza oso.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko.
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather