Mendi lasterketa
2022-06-05 / Edu Uribe
Eibarren XII. Galdaramiño igoera (18 km / 950 mD+) ospatu berri den honetan, ATZEGIko partaideek mendi martxa ederra osatu dute.
ATZEGIko lagunak (desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) Eibarrera hurbildu dira beste behin, eta beraien uomrea eta bizitzeko filosogia irekia erakutsi digute. Mendi martxa bi taldetan banatura osatu dute, "azkarrak" taldea Topinburu (590 m) mendira igo direlarik, "barraskiloak" berriz beraientzat egokitutako ibilaldi xumeago bat osatuz. Ibilbidean zehar, salda eta txorizoa dastatzeko aukera izan dute, eta bukaeran Eibarko sagardotegi batean bazkaldu dute, egun eder bat borobilduz. Mila esker zuen ikuspegi alaitsua erakusteagatik!
Mendi lasterketako proban bestalde, antxitxika dabiltzatenek Eibarko 4 gailur igotzeko aukera izan dute: Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (500 m). Guztira 52 parte hartzaile izan dira eta honako hau izan da podiuma:
-Nesken podiuma:
1. Patricia Amundarain: 1:57:42
2. Maite Solaun: 2:02:41
3. Esther Velaso: 2:05:48
1. beterana: Pilar Arriola: 2:07:58
-Mutilen podiuma:
1. Aitor Madrazo: 1:28:47
2. Mikel Arriola: 1:30:38
3. Eneko Azurmendi: 1:31:19
1. beteranoa: Igor Atxa: 1:34:27
Sailkapen osoa eta argazkiak lotura honetan ikusgai: https://mendilasterketa.blogspot.com/2022/06/xii-galdaramino-igoera-2022-patricia.html