BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Koloretako tobak (Kanaria Handia)

/ maite fernandez

2022-06-10 / Mikel Arrizabalaga

Behien Sakana, naturaren artelan ederra da. Kanoi geologiko hau uraren indarrari esker sortu zen, duela milaka urte arrokak modu ikusgarrian moldeatu zituena. Arroila ez da oso luzea, 50 metroko luzera besterik ez du, baina 50 metroko ikuskizun hutsa da. Hala ere, adituek diotenez, kanoi geologiko eder hori ez da Behien Sakanaren zati, askoz beherago hasten baita. Barafonsoko sakanaren zati da. Eta horrek zalantza asko sor ditzake bisitatzeko orduan.

Behien Sakanara jaisteko, errepide nagusitik abiatzen den bidexka batetik egin behar da. Gutxi gorabehera bihurgunea baino 200 metro lehenagotik. Handik kanoiraino 4 minutu eskas daude oinez, zailtasunik gabe. Harrizko horma moduko bat baino ez da igo behar, oso erraz egiten dena.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather