BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

erreskateak

Bost korearren erreskatea

Urtarril amaieran larrialdi zerbitzuen beharra izan zuten Hego Koreako bost erromesek 1.500 euro ordaindu beharko dituzte. Bideoa: Bost korearren erreskatea (Nafarroako Gobernua).

Nafarroako Gobernua kobratzen hasi da arduragabekeria baten ondorioz erreskatatuak izan behar direnei. Horrela, urtarril amaieran Ibañetan erreskatatuak izan ziren Hego Koreako bost erromesek 1.500 euro ordaindu beharko dituzte. Mendira igotzen ari zirela, elurteak isolatuta utzi zituen erromesak, eta haien bila joateko 1.500 euroko kostua izan zuen Nafarroako Larrialdi Agentziak.

Iazko abenduaren 26an onartu zituen Nafarroako Gobernuak larrialdi zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak, eta urteberri egunean jarri zituzten indarrean. Agentziak azaldu du kasu guztiak aztertuko dituela, baina zehaztu du arduragabekeriatzat joko dutela, adibidez, eguraldi alertei jaramonik ez egitea edo beharrezko jantziak eta tresnak ez eramatea.

Halaber, urteberri egunaz geroztik, Nafarroako Gobernuak aseguru etxeei ordainarazten die istripu baten ondorioz errepide bat garbitzearen gastua.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather