Mendi zeharkaldia
2022-06-18 / Edu Uribe
2022. urteko "Travesía Valle de Ezcaray" mendi martxak 25. edizioa bete berri du. Hau dela eta, Asociación de Amigos de Ezcaray taldekoek zeharkaldi ikusgarri batekin ospatu nahi zuten zilarrezko ezteiak.
Horretarako, bailarako mendirik esanguratsuena igotzeko ibilbidea prestatu zuten: San Lorenzi (2262 m) mendia hain zuzen ere.
Baina eguraldi beroa medio, alerta laranja iragartzen zelarik AEMET meterologi erakundetik, antolatzaileek ibilbidea basoetatik zehar desbideratzea erabaki zuten.
Horrela, hasieranko 32 km-ak 20,5 km-tan gelditu ziren, eta 1900 mD+ desnibelaren ordez 900 mD+ desnibela osatu genuen.
Bideoa ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=z8qKyOdib1c