Triatloi herrikoia
2022-06-25 / Edu Uribe
Mendian gabiltzanok, orokorrean, beste kirol batzuk ere praktikatzen ditugu, batzuetan bizikletarekin entrenatzen dugu, beste batzuetan antxitxika eta badira egunak igerian ibiltzen garela. Hiru kirol, hiru jarduera fisiko, helburu batekin; izerdi piska bat botatzea eta disfrutatzea. Mendian ibiltzeko oinarrizko forma lortzen dugu horrela eta eremu ezberdinetan jarduteak prestaketa integral bat ematen digu.
Elgoibarren, itsasoa faltan zaku bat hartzen dugu lepoan, eta 25 kg-ko zamarekin kaleetatik zehar 400 metro egiten ditugu, hau da 1984. urtean kirolari zoro batzuk asmatutako proba berezia. Horrela triatloi herrikoi baten historiari hasiera eman ziotelarik. Gerora Kimetz Elkarteak hartu zuen lekukoa, eta gaur egun tradizioari jarraituz antolatzen jarraitzen du, kirolarien eta herritarren animoen artean giro bikaina sortzen delarik.
NAHASTE BORRASTE
Bizikletan = 7 km
25 kg-ko zakua lepoan = 400 metro
Antxitxika = 1,5 km
Aurtengo 36. edizioan 30 parte hartzaile izan gara, eta txapeldunak Ainhoa Lendinez eta Iñigo Lariz izan dira.
Informazio +: https://mendilasterketa.blogspot.com/2022/06/nahaste-borraste-2022-elgoibarko.html