BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Matxinbrao bidea

/ mikel arrizabalaga

2022-06-30 / Mikel Arrizabalaga

Matxinbrao pasealekua Arabako Errioxako Bastidako lurretan hedatzen da. Herriaren goiko aldetik abituko gara, Kristoren ermitaren ondotik pasa eta gero, La Mota muinora igoko gara. Bertatik Errioxako mahastien eta herriaren ikuspegi zabalak izango ditugu.

Gain hau, San Gines atsedenlekuarekin lotzen duen 2 kilometroko ibilbidean zehar, Pedro Pablo bertako artistak apaindutako artelan berezi eta ikusgarriak ikusiko ditugu, baita ere akueduktu zaharraren arrastoak. Irudi bereziak ingurune paregabe batean txertaturik, eta dena, Toloño mendiaren magalean txertaturik.

San Gines atsedenlekura heldu eta gero, aukera desberdinak ditugu Bastidara itzultzeko. Lehenengoa, etorritako bidetik atzera egitea, bestea, berriz, lurrezko pistan zehar itzuli.

Umeekin egiteko ibilbide aproposa, natura eta kulturaren ikasgela.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather