Ultra traila
2022-07-10 / Edu Uribe
Ehunmilakeko XI. edizioak bi korrikalari ezagun izan ditu protagonista; Javi Domínguez eta Elena Calvillo.
Gasteiztarrak bere 6. garaipena eskuratuz Ehunmilakeko erregea dela esan dezakegu, Javik urteak joan urteak etorri bere forma fisikoari eusten diolarik, eta hori ikaragarria da kontutan izanik azken 13 urtetan puntaren puntan dabilela. Gaur egun 48 urte ditu eta bikiak diren bi seme txikiren aita da.
Elena Calvillo beasaindarrak berriz, etxean jokatzen zuen, eta G2Hen (88 km) eta Ehunmilaken (168 km) primeran moldatzen dela erakutsi digu beste behin, bietan garaipen sorta ederra baitu. Elenak 52 urte ditu eta bi seme nagusiren ama da.
Sailkapena EHUNMILAK 2022:
Podiuma:
Neskak:
1. Elena Calvillo 28 52 58
2. Irene Guembe 29:39:22
3. Leire Martínez 29:41:12
Mutilak:
1. Javi Domínguez 23:04:06
2. Ander Erice 25:36:03
3. Óscar Pérez de Nanclares 25:59:38
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=5hnUXkp8pfI
Info +: https://mendilasterketa.blogspot.com/2022/07/ehunmilak-2022-elena-calvillo-eta-javi.html